LAN ABOKATUAK

KALERATZEA INDIBIDUALA

Zeintzuk dira kaleratzearen arrazoiak?

Kaleratzeak bi arrazoi motengatik eman daitezke, objektiboak edo diziplina arrazoiengatik. Bakoitzak bere baldintzekin forma eta epeari dagokionez:

Kaleratze objektiboa: mota hau bidezkoa izateko honako inguruabar hauek bete behar dira:

    • Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamendukoak edo ekoizpenekoak.

    • Lanera ez joatea.

    • Langilearen trebetasunik eza edo  ez bada egokitu bere lanpostuan gertatutako aldaketa teknikoetara.

    • Aurrekontu-izendapena nahiko ez izatea.

 

Diziplina kaleratzea: enpresak erabaki hau hartzen du, Langileen Estatutuak edo aplikagarri zaion Hitzarmen Kolektiboak onartutako, ezbetetze larri eta errudun direla oinarri.

Noiz da bidegabeko kaleratzea?

Kaleratzea inolako justifikaziorik gabe ematen denean, baita emandako arrazoiak benetakoak ez direnean edo epeak ez ba dira errespetatzen, kaleratzea bidegabetzat joko da.

Kasu honetan,  langilea lanean berriro hartu edo kalte-galerak ordainduko dira. Kalte ordaina antzinatasun-urte bakoitzeko 33 eguneko soldatan kalkulatzen da (hileko gehieneko mugak errespetatuz eta 2012ko Lan-Erreformaz aurretiko lanaldientzat aurrezagututako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte ordainarekin kalkulatuz).

 

Zein da aurka egiteko epea?

Demanda tarteratzeko 20 egun balioduneko epea dugu. Aurretik, beharrezkoa da, adiskedetze-orria aurkeztea Autonomi Erkidego edo Lurraldeko Adiskidetze Zerbitzuan.

ZENBATEKOA ERREKLAMATZEA

Zer da lan arloan zenbatekoa/diru kopurua erreklamatzea?

Honen bidez lanean oinarri duten eta zor diren zenbatekoak erreklamatu daitezke, bai soldata, plusak, aparteko orduak, kategoria, etab. Kaleratzeak bezala, mota honetako erreklamazioak, adiskidetze orria aurkeztearekin batera hasten dira. Demandan zenbatekoari urteko %10eko gehikuntza aplikatzea eskatu daiteke soldatari lotutako kontzeptuen gain.

 

Zein da erreklamatzeko epea?

Erreklamatzeko ekintzak urtebeteko preskripzio-epea izango du, adiskidetze orria aurkezten den  unetik atzera zenbatzen hasita.

 

Zer gertatzen da enpresa kaudimengabe deklaratzen ba da?

Ebazpen judiziala aldekoa ba dugu, baliteke enpresak bere burua kaudimengabe deklaratzea, kasu hauetan Soldatak Bermatzeko Funtsak (SBF/FOGASA)  erantzungo du aplikagarri zaizkion gehieneko mugak errespetatuz.

LAN KONTRATUA ASKENTZEA

Zer da lan azkentzea?

Langilea eta enpresaren  arteko lan harremanak bertan behera uztea esan nahi du. Enpresak, langileari zor dion zenbatekoaren proposamena batu behar dio azkentze komunikazioari. 

 

Zeintzuk dira azkentze arrazoiak?

Asko dira eta natura desberdinekoak, batzuk enpresari dagozkio, beste batzuk langileari eta azkenik kanpo-faktoreek eragindakoak ere badaude. 

Horiek guztien artean, azpimarratzekoa da, “enpresariaren ezbetetze kontraktual baten ondoriozko langilearen borondateagatiko azkentzea” daukagu. Mota honek, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen du, erabat aldatu direlako adostutako lan baldintzak (oporrak, lan orduak, asteko atsedenaldiak, lan egutegia…), baita soldataren ordainketa falta edo berandutza eman delako eta azkenik, laneko jazarpen, mobbing edo oinarrizko eskubideen urraketa pairatzeagatik.

Lan arloko arazoetan laguntza behar duzu?

Arau Abokatuak-en lan eskubideen espezialistei fidatu emaitza eraginkorrak lortzeko.

Harremanetarako informazioa

Calle Arrandi, 7 Entreplanta Dch., 48901, Barakaldo, BIZKAIA

 Harremanetarako formularioa

"*" señala los campos obligatorios