ONDORENGOTZA ETA JARAUNSPEN ABOKATUAK
testamentua
Ze testamentu mota existitzen dira?
Hiru dira lege erkideak onartzen dituen formak:
- Olografoa: idatziz eskuz idatziz, data eta testamentugilearen sinadura jaso behar ditu.
- Irekia: Notarioari ematen zaiona edo honek lekukoen aurrean egin duena.
- Itxia: Gutun azal itxi batean Notarioari ematen zaion testamentua
- Euskal Herrian, beste Autonomi Erkidego batzuetan bezala, beste testamentu motak onartzen dira: hilburukoa eta ermandadeko testamentua edo mankomunatua.
Nola egin testamentua Euskal Herrian?
Desberdina da testamentua lurralde honetan edo beste Autonomi Erkidegoetan egitea. Orokorrean, erkidego bakoitzak onartzen dituen aukerak bertan bizi derenei soilik zaizkie aplikagarri.
Euskal Herrian, testamentua honako baldintzak bete behar ditu:
Testamentu olografoa eta ermandadekoa egiteko adin nagusia izatea eskatzen da.
Euskal auzotartasun zibila izatea eskatzen da.
Testamentugilearen ondasunak transmititzeko askatasuna muga bat du: legezko senipartea/legitima. Onuradunak seme alabak edo ordezkapen eskubidea duten ondorengoak izango dira, hauek seniparte hertsia jasoko dute, hobetzeko erabili ez den hobekuntzako herenean dagokien zatia barne dela. Seniparte hau, askatasunez banandu daiteke derrigorrezko jaraunsleen artean, seme alaba bat bakarrik jasotzea aukeratu daiteke eta kanpoan utzi besteak edo ilobak sartu.
Hori bai, beti kontuan hartu behar da Bizkaiako lur lauan errespetatu beharko direla Tronkalitateari buruzko arauak baita Gipuzkoan Baserriaren oinordetzaren antolaketa ere.
OINORDETZAK ETA JARAUNSPENAK
Zer da testamentuzko oinordetza?
Hildako pertsona baten ondasun, eskubide eta zorren titulartasun juridikoa ordezten dute, bere borondatez hautatutakoak edo legeak ezartzen dituen pertsonak.
Bi oinordetza mota desberdin daude:
- Testamentu bidezkoa: kausatzaileak testamentuan agerturiko borondatea hizpide du, bertan, heriotzaren aurretik banatzen ditu bere ondasun eta eskubideak jaraunsle edo legatu hartzaileen artean bere heriotzaren ostean jaso dezaten.
- Testamenturik gabekoa: Legeak ezartze du zer egin hildakoa testamenturik egin gabe hil denean. Kasu honetan, ahaide hurbilenak jarauntsia onartzera deituak izango dira eta beharrezkoa izango da jaraunsle deklarazioa izeneko prozesua martxan jartzea.
Zein da albazea?
Testamentugileak izendatzen du hildakoaren borondatea betetzeaz arduratzeko.
Kargua borondatezkoa da, kausatzaileak ez ba ditu funtzioak testamentuan zehazten, borondatea betetzen dela zaindu, kontserbazioa, diruzko legatu entregak burutzea eta hileta prestatu eta ordaintzea izango dira. Berez, inbentarioa egin eta banaketa ere burutu behar du naiz eta kontatzaile partitzailearen funtzio propioak izan.
Zure zibil legeko gaiak guri konfidatu!
Harremanetan jarri Arau Abokatuekin gaur egun
Harremanetarako informazioa
Calle Arrandi, 7 Entreplanta Dch., 48901, Barakaldo, BIZKAIA