ABOKATU MATRIMONIALISTAK
DIBORTZIOA
Nola gauzatu daiteke dibortzioa?
Abokatu batek lagunduta hastea, nahitaezkoa da desadostasunei egoki erantzuteko. Dibortzio eskakizuna tarteratzeko bi ohiko forma daude:
- Adostutakoa: Bikotekide ohien adostasunarekin, abokatuok burututako hitzarmen arauemailea Epaitegian aurkezten da bere onarpenerako. Prozedura honek, bitartekaritza areagotzen du eta dibortzioa arin bihurtu.
- Auzi bidezkoa: Adostea ezinezkoa denean, auzi bidezko demanda tarteratzen da dagokion Epaitegiaren aurrean, bertan sententzia bidez erabakiko dira neurriak.
Zeintzuk dira kontutan hartu beharreko epeak eta baldintzak?
Kontutan hartu beharreko epe bakarra da ezkontzatik hiru hilabete pasatu behar izan direla dibortzioa eskatu ahal izateko; ez da beharrezkoa izango epe hori igarotzea, egiaztatzen bada arriskua dagoela ezkontide demandatzailearen, bi-bion seme-alaben edo ezkontza horretako kideetatik edozeinen bizitza, osotasun fisiko, askatasun, osotasun moral edo sexu-ukigabetasunarentzat.
Dibortzia dekretatzeko eskakizuna bi ezkontideek batera, edo, batek bakarrik, bestearen adostasunarekin aurkeztu daiteke.
Zeintzuk dira ondorioak?
Ezkontza-sozietateari amaiera emanez ezkontzaren ondorio zibilen etetea lortzen da, elkarbizitza, elkarrekiko laguntza eta ezkontide batek bestearekiko dituen ondare-efektuak amaituz.
Ezkontzak sortzen dituen ondorio juridikoei amaiera ematen zaie ere, bikotekide ohiak berriz ezkontzea posible izanik.
Dibortzioak eragin kaltegarriak izan ez dezan komenigarria da profesional arduratsu eta prestatuekin lan egitea. Arau Abokatuak-en gertutasunez eta arreta pertsonalizatuz gidatuko zaitugu.
EZKONTZAREN ERAENTZA EKONOMIKOA
Zer da ezkontza eraentza?
Ezkontideek ezkontzako itunetan hizpatzen duten neurri multzo bat da, ezkontideen artean eta hauek hirugarrenekin dituzten harreman ekonomikoak arautzen dituenak. Eraentza bikotekideek adosten dute ezkontzerakoan edo ezkontza itunen bidez elkar bizi diren bitartean.
Zeintzuk dira mota desberdinak?
Zuzenbide zibil erkideak hiru eraentza mota desberdin aurrezagutzen ditu: partaidetza-eraentza, banantze eraentza eta irabazpidezko eraentza. Ezkontideen arteko adostasun falta balego edo ez badute hitzarmenik egiten, irabazpidezko eraentza aplikatuko zaie. Lurralde jakin batzuetan aplikagarria da Foru Zuzenbidea, honi esker Euskal Herrian, Nafarroan, Balear Irletan eta Aragoien eraentza desberdinak hauta daitezke.
Zer da komunikazio forala?
Euskal auzotartasun zibila duten pertsonek hautatu ahal duten eraentza ekonomikoa da. Ondasun, eskubide eta balore guztiak komunikaturik daude, irabazpidezko eraentzan bezala, baina pertsonari atxiki zaizkion eta jaraunspen bidez lortutako eskubideak ez dira harremanetan jarriko.
Beti gomendagarri suertatzen da abokatuaren kontseilua, kasuan kasu informatuko du eraentza bat edo bestearen artean hautatzeko onuragarritasunari buruz.
ERAENTZA LIKIDATZEA
Zer da likidazioa/kitapena?
Ezkontzaren edozein ondasun-eraentza likidatzeko, horrek badakar ezkontzako itunen edo lege-xedapenaren bitartez zama eta betebehar batzuen mendeko ondasun eta eskubideen masa erkidea izatea, aintzat hartuko dira, ezkontideen arteko hitzarmenik ez badago, aplikagarri diren arau zibilek xedatzen dutena hauek banatzeko. Likidatu ahal izateko, amaiera eman behar zaio ezkontzarekin edo hitzarmen bidez hautatutako eraentzari.
Guztien artean, irabazpidezko ondasunen eraentzaren likidazioa luzea eta zorrotza izan daiteke, ondasunak baloratu, banandu eta klasifikatu egin behar direlako.
Nola hasten da?
Inbentarioa burututa eta ezkontzaren ondasun-eraentza desegintzat deklaratzen duen ebazpena irmoa denean, ezkontideetatik edozeinek eskatu ahal izango du haren likidazioa. Likidazio-proposamen bat aurkeztu beharko da eskaerarekin batera, ezkontide bakoitzari zordundutako kalte- galerak eta itzulketak ordaintzea, eta gerakina proportzio egokian banatzea erabakiko da.
IZATEZKO BIKOTEAK
Zer dio legeak?
Izatezko bikotea ezkontza loturarik ez dagoen bi pertsonen arteko elkarketa iraunkorra da. Ez dago araubide estatalik honen inguruan, hala ere, hainbat Autonomi Erkidegoak arautu dituzte izatezko bikoteak.
Kataluniak izan zen lehena honen inguruan arautzen, “bikote egonkorren arteko loturak” deritzo bere 1998ko Legean. Beste batzuk ere Kataluniaren adibidea jarraitu dute.
Ze araudi aplikatzen da Euskal Autonomi Erkidegoan?
Izatezko bikoteei aitortzen zaizkien eskubideen subjektu izateko, hasteko, izatezko bikoteen erregistroan izena eman behar da. Baldintzetako bat bikotekideetako bat EAEko udaletako batean erroldatuta egotea da. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak dituen ordezkaritzetan eman daiteke izena, edo bestela, halako erregistroa duten udaletan. Izena ematearekin batera, zenbait agiri aurkeztu beharko dira, hala nola, administrazio-egoitza EAEn duenaren erroldatze-ziurtagiria eta erregistro zibilak bien egoera zibilari buruz emandako egiaztagiria.
Erregistro horietan izena emanda bikoteek gainontzeko bikote ezkonduen eskubideak izateko aukera dute tokiko administrazioko hainbat alorretan: diru-laguntzak, bekak eta zerga-salbuespenak adibide. Hori bai, bi urtez egon behar du bikote batek izatezko bikoteen erregistroan izena emanda eskubide guztien onuradun izateko.
GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO HARREMANEI BURUZKO NEURRIAK ETA BEHIN BETIKO NEURRIAK ALDARAZTEKO ESKAERA
Zertan datza?
Bikote baten hausturaren edo banaketaren aurrean, seme-alabak egonda, geroko funtzionamendurako neurri hauek ezartzen dituen prozesu judizialera jo behar da. Oinarria banaketak adingabeengan duen ondorioak arautzea da.
Eginbide hau adostasunez edo auzi bidez egikaritu daiteke, beti ere kontutan edukiz hoberena bikotekideen arteko adostasuna Hitzarmen Arauemailean jasotzea dela.
Zer jasotzen du Hitzarmen Arauemailea?
Bikotearen seme-alaben Zaintza eta jagoletzari buruzko neurriak, etxebizitza familiarraren erabilera, bisita araubidea, komunikazioa eta mantenu pentsioa.
Noiz eskatu daiteke behin betiko neurrien aldaketa?
Aldaketak eskatu ahal izateko hurrengo eskakizunak bete behar dira:
Inguruabarren aldaketa gertatu behar izan da, neurriak hartu zirenetik behin betiko neurriak aldarazteko eskaera aurkezten den bitartean.
Aldaketa sakona, funtsezkoa eta garrantzikoa behar du izan.
Neurriak hartzerako unean kontuan hartu ziren inguruabarrak aldatzea.
Aldaketa puntuala ez izatea.
Eskaera oinarritzen duten egitateak epaitu ondorengoak izatea.
Ezkontza arloko aholkularitza behar duzu?
Arau Abokatuak-en familia eskubideen espezialistei fidatu emaitza onak lortzeko.
Harremanetarako informazioa
Calle Arrandi, 7 Entreplanta Dch., 48901, Barakaldo, BIZKAIA